Webgune honetan 2020-2022 urteetan garatutako Euskara Kirolkide proiektuaren emaitzak biltzen dira

Gizarte antropologo talde bat eta soziolinguistika aplikatuetako hainbat aditu kirol klub ezberdinetan murgildu dira hizkuntzaren egoera ikertzeko asmoz. Hizkuntz ideologia, praktika eta bizipenetan jarri da arreta, klubak hiztun gazteentzako (euskararen) babesgune bilakatzeko gakoak topatu nahian.